Zornotzarrak pozik daude lehiaketak izan duen ibilbideagaz, izan ere, herriko lehiaketa zenak kanpoko parte-hartzaile ugari erakartzen ditu egun. "Besteak beste, Madril eta Valentzia hirietatik datoz parte-hartzaileetako batzuk", adierazi du Andoni Iturbe Zornotzako Elkarte Artistiko eta kulturaleko lehendakariak. Horrez gainera, herriko memoria historikoaren bilduma bat ere egiten dute lehiaketagaz, pinturen bidez herria nolakoa zen ikusi daiteke eta.
Zornotzako balkoiak apaintzeko ere baliagarria da lehiaketa, Zintzilik ataleko parte-hartzaileen obrak balkoietan ezartzen dituzte-eta Zornotzako jaiak amaitu arte. Antolatzaileek EHUren ekarpena azpimarratu gura izan dute. Izan ere, 'Zintzilik' atalean parte hartzen dutenetako asko Arte Ederretako ikasleak dira. Epaia domekan, uztailak 8, jakinaraziko dute, Zelaieta Zentroko entzun aretoan.
Joseba Fernandez gogoan
Aurtengo lehiaketa antolatzeko, zailtasun handiak izan dituztela onartu du Andoni Iturbe ZEAKeko lehendariak. Izan ere, otsailean Joseba Fernandez hil zen, gaixotasun larri baten ondorioz; Fernandez elkarteko lehendakaria izan zen 2000. urteaz geroztik. "Joseba buru-belarri ibili ohi zen lehiaketa antolatzen, eta lehiaketagaz jarraitzea litzateke omenaldirik onena", azaldu du Iturbek aurkezpenean.