Berizzok Zornotzan izango du estreinaldia Athleticekin

Joseba Derteano 2018ko uzt. 5a, 15:50
Berizzoren aurkezpeneko irudia. (Argazkia: www.athletic-club)

Amorebietak eta Athleticek lagunarteko partidua jokatuko dute Urritxen, uztailaren 19an.

Eduardo Berizzorentzat estreinaldia izango da Athleticen aulkian. Beste hainbeste gertatuko zaio Iñigo Velez de Mendizabal Amorebietako entrenatzaile berriari ere. Abentura berriko lehenengo erronka izango du.

Lagunarteko partidua uztailaren 19an, 18:30ean, jokatuko da Zornotzako Urritxe futbol zelaian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!