Hizkien siluetak herriaren ondare historikoa osatzen duten eraikin esanguratsuenak, herria zeharkatzen duen Ibaizabal ibaia, inguratzen duten mendiak eta herriaren alde biak elkartzen dituzten zubien kurbak erakusten ditu. Urdin kolorea izango du, herria ondoen definitzen duen kolorea dela uste dutelako. Apurka aplikatuz joango da, guztiz barneratu arte. Udalaren armarriak, bere aldetik, modu puntualean eutsiko dio erabilera instituzionalari.
Marka berria Zornotzako Txapó Creativos diseinu enpresaren lana da.
Marka berriaren esanahaia azaltzen duten irudiak: