‘Itsu-Itsuan’ izena jarri diote Ametx erakundeko udal liburutegiak antolatutako irakurketa programari. Liburuak aukeratzeko betiko moduekin apurtzea dute helburu eta irailaren 15era arte iraungo du.
Liburu bakoitzean fitxa bat sartu da, irakurleek, labur, liburuarekin izandako esperientzia azaldu dezaten. Fitxa hori Liburutegiko kutxa batean utziko da, eta Zinemaldia 2018ko film baterako bi sarreren zozketan sartuko da. Programa, Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko edozeinentzat dago zabalik. Beraz, parte hartzeko baldintza bakarra Euskal Autonomia Erkidegoko edozein liburutegiko irakurketa karneta edukitzea izango da.