Banden eta kale musikaren Haizetara lehiaketak Zornotza girotuko du

Aritz Maldonado 2018ko eka. 20a, 16:50

Barikuan hasi eta igandera bitartean, fanfarre doinuek Zornotzako kaleak hartuko dituzte.

Hamahirugarrenez, kale musikaren hiriburu bilakatuko da Zornotza barikutik aurrera. Domekara arte, nazioarteko bederatzi bandek parte hartuko dute bertan, Traperistak banda bizkaitarragaz batera. Kaleko musikariek hainbat estilo uztartuko dituzte. Bandarik onenaren, instrumentistarik onenaren eta publikoaren saria irabazteko lehiatuko dira. Lehiaketatik kanpora, Frantziako Accoustel eta Zornotzako Kittu taldeak ere arituko dira.

Jaialdiko beste protagonistetako bat gastronomia izango da, izan ere, lau gune egongo dira janariaz gozatzeko. Bestalde, ekainaren 30era arte, Jose Hornaren Jazz For Two argazki erakusketa ikusgai egongo da Zelaieta Zentroan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!