Zubiaur Musika Eskolak kontzertu bi eskainiko ditu 2017/2018 ikasturtea amaitzeko. Lehenengoan ikaslerik gazteenek parte hartuko dute (4-8 urte) eta ekainaren 20an, asteazkena, izango da, 18:00etan Zornotza Aretoan.
Bigarrena, bihar izango da, hain zuzen ere Musikaren Europako Egunean. Herriko plazan batuko dira, 19:00etan. Kontzertu honetan txistu, trikitixa eta konbo taldeak egongo dira, hainbat musika tresna entzuteko aukera egongo delarik.