Bart gauean Zornotzan izandako hainbat ekintza bandalikoren berri eman du udalak. Jauregibarria parkean egurrezko 9 eserleku apurtu dituzte. Horrez gainera, San Migel kaleko berdeguneetan, programatzailea, balbuleria eta ureztatze automatikorako kutxatilaren tapak ostu dituzte.
Udalak kalteak konponduko ditu laster. 9.500 euro inguru kostako da kalteak konpontzea. Andoni Agirrebeitia alkateak ekintza horiek salatu ditu. “Zornotzako Udalak ezin ditu onartu mota honetako gizalegearen kontrako ekintzak. Denon ardura da gure herria eta honen azpiegiturak zaintzea. Udalak herria hobetzeko inbertsioak egin nahi ditu eta ekintza hauek gastu gehigarri bat sorrarazten dute, behar ez dena eta herritar guztiongan eragina duena”, adierazi du.