Zornotzako Udalak ur hornidura zerbitzua hobetu du Belaustegi auzoan. Auzoa N-634 errepidearekin lotzen duten hodiak aldatu ditu. Hodiek behar bezala funtzionatzeko egin da eta baita hodiak apurtu eta ur ihesik egon ez dadin, ihesak daudelako. Aurreko hodiaren ordez 32 milimetroko diametroa duen polietilenozko hodi bat jarri du. “Ur hornidura zerbitzua oinarrizkoa da herritarren bizi kalitatea bermatzeko. Edateko uraren banaketa sarea hobetu eta eraginkorragoa izatea lehentasunezko helburua da”, adierazi dute udaletik ohar batean.