Zornotzako anbulatorio zaharra botatzen hasi dira musika eskola egiteko

Joseba Derteano 2018ko eka. 6a, 10:05

Gaur goizean ekin diete eraisketa lanei.

Anbulatorioa bota ostean sortuko den orubean musika eskola berria egingo dute. Udalak ohar batean jakinarazi duenez gaur eta barikuan Zelaietako aparkalekurako irteera —Txiki Otaegi kaletik— itxita egongo da goizean, 09:00etatik 13:00etara, eta arratsaldean, 14:00etatik 17:00etara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!