Elkarte gastronomiko batean zaratak entzun eta lapurreta bat izan zitekeelakoan Eubako bizilagun batek ertzainei abisatu zien bart, 02:15 inguruan. Tokira bertaratu eta lagun bi ikusi zituzten. Ertzainak han zeudela ohartzean bi pertsona horiek korrika hasi ziren, ihesi. Ertzainek bietako bat atzeman zuten, 50 urteko emakumea. Honek onartu zien, gizonezko baten laguntzarekin, elkarte gastronomikoan sartzen saiatu zirela, lapurreta egiteko, Ertzaintzak ohar baten bidez informatu duenez. Elkartera sartzen saiatzeko bihurkin bat eta azazkalen barratxo bat erabili zituztela onartu zuen.
Elkartean eragindako kalteak ikusi ostean, ertzainek emakumea atxilotu zuten eta indarrez egindako ustezko lapurreta egozten diote.