Jatetxea Euskalduna Jauregiko goiko solairuan dago, eta nabarmentzekoa da Federico Soriano arkitektoak egin zuela. Sorianok Enric Miralles Saria jaso zuen 2001eko Espainiako VI. Arkitekturaren Bienalean. Eneko Atxa lau Michelin izardun sukaldari bizkaitarra da 'EnekoBilbao' jatetxearen arima. Bere Azurmendi jatetxeak Munduko jatetxerik jasangarrienaren saria jaso du, World’s Best Restaurants-ek izendatuta; Opinionated About Dining gunearen arabera Europako jatetxerik onena da eta Elite Traveler luxuzko aldizkariaren esanetan Munduko jatetxerik onena.