Emakumea eta kirola jardunaldia antolatu dute eguenerako Zornotzan

Maialen Zuazubiskar 2018ko mai. 29a, 16:02

Argazkia: Goiena

Maider Undak, Ione Basterrak eta Maria Eugenia Etxebarriak parte hartuko dute jardunaldian.

Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna dela aprobetxatuz Zornotzako Udalak Emakumeak eta Kirola jardunaldia antolatu du maiatzaren 31rako. Zornotzako Udalak emakume kirolarien garrantzia azpimarratu nahi du.

Jardunaldia Zelaieta Zentroan izango da, 18:00etan. Jardunaldian Maider Unda borrokalariak Ione Basterra, txirrindularitza egokituko kirolariak eta Maria Eugenia Etxebarria Zornotzako presidenteak parte-hartuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!