Beñat Gorospe eta San Migel taldea, bolo jokoan garaile

Markel Onaindia 2018ko mai. 27a, 11:28

Komarkala edo eskualde mailako bolo txapelketaren azken jardunaldia jokatu zen atzo Zornotzako Gure Kirolak bolatokian, eta Beñat Gorospe zornotzarra izan zen txapeldun. Gainera, bere taldea izan zen taldekako txapela jantzi zuena. 

Gorospez gainera, Jokin Arregi, Jose Luis Arregi 'Txakalin', Urko Izagirre, Joseba Gorospe, Jose Miguel Bilbao, Gregorio Zearreta eta Eneko Gorospe dira San Migeleko taldekideak.

Orain, Euskadiko Txapelketa irabazteko erronka izango dute, ekainaren 9an.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!