Proiektua bere osotasunean 73.000 eurokoa da eta Zornotzak 35.000 eurorekin lagunduko du. Chaquiquichen bizi diren 349 pertsonen eta inguruko herritxoan, Las Ruinasen, bizi diren 943 pertsonen etxebizitzetara ur edangarria eramateko hodieriak sartuko dituzte. Horren bidez, “haur heriotza tasa jaistea” dute helburu. Izan ere, gaur egun darabilten urarekin “infekzio tasa oso altua da”, azaldu zuen Itxaso Iriondo zinegotziak joan zen barikuko udalbatzarrean.