Zornotzako Talde Feministak sare sozialetan zabalduko ohar batean jasotzen denez, hainbat etxebizitzetako txirrinen alboetan markak agertu dira eta baliteke marka horiek lapurrek euren artean komunikatzeko erabiltzen dituztenak izatea. Nork bere etxeetako txirrinetan markarik duen begiratzeko eta horrela bada ezabatzeko gomendatu dute.