Durangaldeko bost pilotarik parte hartuko dute Master Kaiola txapelketan

Joseba Derteano 2018ko mai. 16a, 13:30
Antolatzaileak eta babesleak gaur Zornotzako Zelaieta Zentroan egindako aurkezpenean.

Bihar hasiko den txapelketak pilotari gazterik onenetakoak batuko ditu.

Zornotzako Lagun Onak pilota elkarteari esker, laugarren aldia beteko du aurten Master Kaiola lau t’erdiko txapelketak. Gazte mailako eta 22 urtez azpiko 48 pilotarik parte hartuko dute. Espezialitatean aurkitu daitezkeen onenak dira. Gutxi batzuk bakarrik faltako dira edo txapelketa asko dituztelako —errioxar batzuen kasua— edo profesionaletan debutatzear daudelako. Azken horren adibidea Aranguren da. 2015ean kadete mailako Master Kaiola txapelketa irabazi zuen pilotariak Asegarcerekin debuta egingo du laster.

Durangaldeak bost ordezkari izango ditu. Lau gazte mailan arituko dira: Zornotzako Lagun Onak elkarteko Ioritz Prieto eta Ander Alzaga, Erdu elkarteko Iñigo Atutxa eta Iurretako Olaburu eskolako Jon Inunziaga. 22 urtez azpikoan Steffen Lizundia zornotzarra Adiskide taldearekin ibiliko da. Aurten Galdakaoko taldearekin jokatzen dabil, utzita.

Txapelketa ordenatuagoa

Aurten iaz baino pilotari gutxiago gonbidatu dituzte eta partidu denak egun konkretuetan jokatuko dira: Barikuetan 22 urtez azpikoak eta zapatuetan gazteetakoak. Beraz, txapelketa ordenatuagoa izango da eta horrek antolakuntzan lagunduko du.

Hau da asteburu honetako ordutegia:

Maiatzak, 18, 18:00, Zornotzako pilotalekuan

- Lizundia-Lopez de la Calle

- Barturen-Garcia

- Ortega-Kamiruaga

Maiatzak 19, 16:00, Zornotzako pilotalekuan

- Yuste-Altuzarra

- Alzaga-Bobadilla

- Minguez-Inunziaga

- Otxoa-Prieto

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!