Zornotzako eta Lemoako udalek berritu egin dute kirol instalazioen erabilerarako hitzarmena

Joseba Derteano 2018ko mai. 15a, 09:12

Zornotzan erroldatuta daudenei herritarrei, Lemoako igerileku irekietan abonua eginez gero, Lemoan erroldatuta dauden erabiltzaileei aplikatzen zaien kuota berbera aplikatuko zaie.

Kirol zerbitzuen eskaintza areagotzeko eta udalerrien zerbitzuei etekin oparoagoa ateratzeko helburuz, 2017an sinatutako hitzarmena berritu egin dute Zornotzako eta Lemoako udalek. Akordio horri esker, Lemoan erroldatuta dauden biztanleei, Zornotzako Larrea kiroldegian urteko, sei, lau edo hiru hilabeteko abonua eginez gero, Zornotzan erroldatuta dauden erabiltzaileei aplikatzen zaien kuota berbera aplikatuko zaie Larrea kiroldegiko igerilekuetan.

Honez gain, Zornotzan erroldatuta dauden hiritarrei, Lemoako igerileku irekietan abonua eginez gero, Lemoan erroldatuta dauden erabiltzaileei aplikatzen zaien kuota berbera aplikatuko zaie igerilekua erabiltzeko.

Era berean, Zornotzan erregistratuta dauden padel eta futbol areto elkarteei, Lemoako kiroldegiko instalazioak erabiltzeko erreserba eginez gero, Lemoan erregistraturik dauden elkarteei aplikatzen zaizkien baldintza berberak aplikatzen zaizkie.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!