Aurkezpena Zelaieta Zentroan izango da, martitzenean, 19:30ean. Ekainaren 10eko giza kateari buruzko datuak emango dituzte, Donostiatik Bilborako bidean Zornotzako lurretatik ere igaroko baita. Zornotzarrak ibilbideko hiru kilometrotan egongo dira eta, guztira, 1.500 lagun behar dituzte kilometro horiek eskuz esku lotzeko. Momentuz 500 lagunek eman dute izena. Bihar metroa eskuratzeko aukera egongo da Zelaieta Zentroan.