Txakolin Eguna egingo dute Zornotzan, txistulariek eta Kittu taldeak lagunduta

Joseba Derteano 2018ko maiatzaren 10a

Zornotzako Lutaber elkarteak Txakolin Eguna antolatu du zapaturako.

Egun guztian zehar Gorka Izagirre izeneko txakolina euro batean dastatzeko aukera egongo da Luis Urrengoetxea kaleko 12 tabernatan. Musikak jai-giroa sortzen lagunduko du. Eguerdian, 13:00etatik 15:00etara, Soinutxiki taldeak kantu poteoa girotuko du. Arratsaldean, 19:00etan, Kittu musika taldearen musika kontzertua izango da kalean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!