Udalak genero ikuspuntua txertatu du plan orokorrean eta ildo horretatik herrian zer hobekuntza egin daitezkeen jakiteko ibilbide parte hartzaile bat prestatu dute bariku honetarako. Udaletxeko plazatik irtengo da 17:00etan.
Genero ikuspegiari buruzko herritarren ikuspuntuak jasotzeko bigarren ekintza da. Duela gutxi udalak herritarren parte-hartze prozesu bat martxan jarri zuen. Zornotzarrek informazioa eman zuten genero ikuspegitik Zornotzan izan daitezkeen arazo, beharrizan eta irtenbide posibleei buruz, galdetegi bati erantzunda eta hainbatekin izandako elkarrizketekin.