Barikuan izango da V. Maketa lehiaketako finala

Aritz Maldonado 2018ko mai. 8a, 09:33

Zornotzako Sleepers, Licenciado Vidriera durangarra eta Wicked Wizzard taldeek joko dute. 

23:00etatik aurrera, hogeina minutuko kontzertua eskainiko dute finalistek, Zelaieta zentroan. Ondoren sari banaketa izango da. Talderik onenaren saria 1.500 eurokoa izango da. Euskarazko abestirik onenaren saria, ostera, 500 eurokoa izango da. Horrez gainera, jaietan kontzertua eskaintzeko aukera egongo da jokoan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!