XIX.Eleizetan aurkeztu dute Etxanoko ermitan

Aritz Maldonado 2018ko mai. 3a, 11:32

Maiatzaren 12an emango zaio hasiera programari Volosi poloniarraren eskutik. Etxanoko Andra Mari ermitan izango da kontzertua.

Aurtengo Eleizetan jaialdia bost kontzertuk osatuko dute, eta ohi bezala, herriko ermita eta elizetan izango dira kontzertuak. Zapatuan, hilak 12, Volosi boskoteak eskainiko du kontzertua. Hurrengo egunetan, Balaguéra, Melodias Intemporales, Trio Orion, eta Xabier de Felipete eta Arrate Monasterio bikoteak eskainiko dituzte zuzenekoak, baita ere.

Autobus zerbitzua eskainiko da. Kontzertua baino ordu erdi lehenago irtengo da autobusa Gudari kaletik (Bernagoitiko kontzertuaren kasuan, 45 minutu lehenago irtengo da.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!