Gaur goizeko udalbatzarrean irakurri dute adierazpena. Atzoko epaiaren ostean urgentziazko puntu moduan sartu dute. Alderdietako bozaramaileek (EAJ, EH Bildu, Hiri Ekimena eta PSE-EE) testu bat adostu eta huraxe irakurri dute. Epaiarekiko “desadostauna” eta “etsipena” agertu dituzte. “Udalaren eta herriaren babes eta elkartasun osoa agertzen diegu biktimari eta honen senideei eta lagunei”. Horrez gainera, emakume guztien askatasuna aldarrikatu dute eta Zornotza “inongo eraso sexistarik onartzen ez duen herria” dela gogoratu dute. Azkenik, “berdintasunaren eta emakumeen eskubideen alde eta patriarkatuaren adierazpen guztien kontra lan egiten” jarraituko dutela adierazi dute.
Kontzentrazioa eta kazerolada gaur
Gaur, 12:00etan, kontzentrazio bat egingo dute udaletxe parean. Horrekin batera, Zornotzako Talde Feministak deituta, kazerolada bat egingo dute gaur, 20:00etan, Urgozon.