Askotariko eragileak harremanetan jarrita, jarduera ekonomikoa eta enpleguaren sorrera sustatzeko “baldintzarik egokienak sortzea” izan dute helburu Ekin Lanari Foroan, Agirrebeitia alkateak azaldu duenez.
Partu hartuko duten enpresak ondorengoak izango dira: UPV/EHU, Hetel, Lanbide, Caritas, CIFP Zornotza LHII, Dema, Merkataritza Ganbera, Adecco Profesional, Ametx Erakunde Autonomoa, Zulaibar-Arratiako Lanbide Ikastegia, Enplegurako Udal Bulegoa, Zabaltzen, Flexiplan, Gehilan, Eroski, Ormazabal, AIC, Gasca, Ilunion, Igurko, Coca-Cola, Grupo Accenture eta Zornotzako Udala.
Honako hau da gaurko egitaraua Zornotzako Zelaieta Zentroan:
Auditoriuma:
09:30-10:30; Enpleguari buruzko datuak (EHU) / Genero desberdintasunik gabeko Lanbide Heziketan
ikasi gaur (HETEL).
11:00-11:30; Ekintzaileei informazioa emateko hitzaldia (Zornotza LHII).
12:00-13:00; Ekintzaileekin esperientziak partekatzen.
13:00-14:00; Enplegurako marka pertsonala (DEMA)
15:00-16:00; Ekintzailetzarako marka pertsonala (DEMA).
16:00-17:00; Gehiago saldu. Cross Selling teknikak (merkatariei zuzendutako tailerra).
Sukaldaritza gela:
11:00-12:00; Gazteen berme sistema (Merkataritza Ganbera).
12:00-13:00; Eskatzen diren profesionalen profilak eta hautaketa prozesuak (Adecco Profesional).
13:00-13:30; Gaztedi Plana 2018 (Ametx Erakunde Autonomoa).
13:30-14:00; Formazio dualeko planak eta ETHAZI metodologia. (Zulaibar-Arratiako Lanbide Ikastegia).
14:00-15:00; Belaunaldi aldaketa, herriko negozioak eskuz aldatzea (Merkaritza Ganbera).
15:00-16:00; 'Elkarrizketa eta CV hobetzea' tailerra. (Enplegurako Udal Bulegoa).
16:00-17:00; Elikadura-alergenoak. Ostalaritzako langileei zuzendutako tailerra.