Maiatzaren 1ean Zornotzan egingo duten manifestaziora deitu du LABek

Anboto 2018ko api. 26a, 12:30

Eskualdeka mobilizazioak antolatu ditu LAB sindikatuak maiatzaren 1erako.

Durangaldean, Zornotzan batuko direla aurreratu dute. Goizean, 10:00etan, kotxe karabana egingo dute, Ermuatik hasita Zornotzaraino. 12:00etan manifestazioan batuko dira, eta, ostean, bazkari herrikoia egingo dute Zelaietan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!