Istripu bategatik auto pilaketak sortu dira A8-an

Anboto 2018ko api. 23a, 07:46

Trafiko saileko kamerak hartutako irudia.

Zornotza parean izan da istripua, Irunerako noranzkoan. Errei bat zarratuta egon da istripuaren ondorioz eta auto pilaketak sortu dira.

Trafiko sailaren arabera, lau autoren arteko kolpea izan da, eta anbulantzia bat joatea eskatu dute. Lau zauritu ospitalera eraman dituzte. Dagoeneko garabiak mugitu ditu autoak eta pilaketak murriztuz doaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!