Izan ere, tuneleko sarrera-irteeretan -alde batean zein bestean- errepide zaharraren eta berriaren arteko lotuneak amaitzea falta da, eta horregatik ez dituzte tuneleko errei denak zabaldu, Aldundiko iturriek azaldu dutenez.
Bestalde, tunelen ondotik Autzagane gainera doan errepide zaharrean oinezkoentzako eta bizikletentzako bidegorria egingo dutela azaldu zuen inaugurazio ekitaldian Unai Rementeria ahaldun nagusiak. 725.000 euroko aurrekontua izango du.