Auto baten aurrealdeak su hartu du Zornotzan eta udaltzaingoak itzali du

Anboto 2018ko apirilaren 15a

Particular San Pedro izeneko kalean gertatu da.

Autoa aparkatu eta handik 10 bat minutura su hartu du Zornotzako Particular San Pedro kalean zegoen auto baten aurrealdeak. 14:40 inguruan gertatu da. Zornotzako udaltzaingoa bertaratu da eta sua itzali du. Ez du suhiltzaileen laguntzarik behar izan. Autoko bateriatik sortu dela sua uste dute udaltzainek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!