Zornotzan bidera eroritako zuhaitza erretiratu dute udaleko langileek

Anboto 2018ko api. 11a, 18:58

Astepe eta La Tejera auzoen artean erori da.

BI-635 errepidean, Zornotzako Astepe eta La Tejera auzoen artean -Lemoaranzko errepidea- zuhaitz bat erori da errepidera gaur arratsaldean. Zornotzako Udaleko langileak bertaratu dira eta erretiratu egin dute. Bidea zabalik dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!