Udaletxeko beheko solairuan egokituko dute Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ).
Gune berrian itxaron-gela bat, edozeinek erabili ahal izango duen ordenagailu bat, zuzeneko arreta emango duten lau pertsona eta arreta teknikoa emango duten beste bi egongo dira. Bilera gela bat ere egingo dute.
Zerbitzu berriagaz udalak "herritarrengandik hurbilago" egon eta "zuzeneko zerbitzu hobeago bat" eskaini gura du, ohar batean azaldu dutenez.
Martxoaren 23an hasi eta lanak amaitu arte, udaleko erregistro eta errolda zerbitzuak Bulego Teknikoko beheko solairuan egongo dira, HAZ-eko bulegoak egokitzeko lanak direla-eta.