Bernagoitiako basoan lanean zebilen langilea zulo batera erori da eta suhiltzaileak erreskatatu dute

Joseba Derteano 2018ko mar. 27a, 15:45

@bomberosiurreta

Bernagoitia auzoan gertatu da ezbeharra.

Zornotzan, Bernagoitia eta Belatxikieta inguruan, basoa garbitzen zebilen gizonezko langile bat zortzi bat metroko zulora erori da eta suhiltzaileek erreskatatu dute. Osasun zerbitzukoek gizona artatu ostean, Galdakaoko ospitalera eraman dute helikopteroan, Ertzaintzak informatu duenez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!