Aitziber Juaristi ‘Tzibi’ Athletic-eko jokalari ohia Zornotzan izango da bihar

Anboto 2018ko martxoaren 22a

Amorebieta klubeko neska kadeteen entrenamenduan parte hartuko du.

Amorebieta futbol klubeko neska kadeteentzat entrenamendu berezi izango da bihar arratsaldekoa. Gonbidatu berezi bat izango dute: Aitziber Juaristi ‘Tzibi’ (Bilbo, 1976) Athletic-eko jokalari ohia. Palmares handia du futbolari bilbotarrak. Athletic-en eman zituen 12 urteetan lau liga irabazi zituen. Entrenamendua 18:45ean hasiko da, Txolon zelaian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!