Zornotzako Udalak genero ikuspegiarekin landuko ditu udaleko politikak

Anboto 2018ko martxoaren 8a

Kontzentrazioko irudia.

Martxoaren 8aren harira onartutako adierazpenean jaso dute.

Eguerdian Zornotzan egin den kontzentzioan parte hartu dute. Udalak onartutako adierazpenak honako lau puntuak jasotzen ditu.

Zornotzako Udalak hitza ematen du:

- Sentsibilizazio eta trebakuntza-programak garatuko dituela, zaintzan eta etxeko lanetan gizonen erantzunkidetasuna sustatzeko eta erabakitzeko guneak emakumeekin partekatzeko.

- Bere eskumenen alorrean lagunduko duela zaintza babesteko baliabideak eta zerbitzu publikoak garatu eta finkatu daitezen, eta zaintzen arloan erantzunkidetasun sozialerako komunitateko estrategien artikulazioa sustatu dadin.

- Udaleko politikak genero-ikuspegiarekin garatuko dituela.

- Balioen transmisioa azpimarratuko duela, berdintasunezko gizartea lortzeko kultura-aldaketak sustatu daitezen.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!