Chiloe EITBko programararen harira Polonian eta Mexikon izan da Zigor Iturrieta. Otsail amaieran Polonian hirugarren postua eskuratu zuen Iturrietak eta joan zen asteburuan, berriz, bigarren amaitu zuen Chihuahuan.
"Lasterketaren hasiera oso bizkorra izan zen eta atzetik aurrera egindako lasterketa baten ostean, bigarren postuan helmugaratzea lortu nuen", adierazi du Iturrietak. Bestalde, raramuriekin (Mexikoko indigenak) korrika egitea "ikusgarria" izan dela azpimarratu du.
ETBko denboraldi berriak zortzi saio izango ditu eta dagoeneko bi lasterketatan parte hartu du korrikalariak. Lasterketen aitzakian, bidaiatzen duen herrialdeko gastronomia eta jendea ezagutara ematen ditu Iturrieta eubarrak. Hurrengo lasterketa Alemaniako iparraldean izango du.