Zubiondo parkean Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako emakumeak izango dira produktu aukera zabalarekin: ogia, ahatearen ingurukoak, gozogintza, marmeladak, fruta-gozokiak, etxean egindako hanburgesak, barazkiak, gazta eta esnekiak, bitxigintza, larrua, zeramika, arropak edota birziklatutako osagarriak… Era berean, txosna bat jarriko dute janari eta edariarekin. Eskuz egindako produktuez gainera, txistulariak, trikitilariak eta dantzariak ere egongo dira.
21. aldia egingo duen ekimen honekin emakumeak ahalduntzeko baldintzak erraztea eta emakumeak gizartean eta kultur arloan ikusaraztea ditu helburu Zornotzako Udalak.