Gaur 07:15 inguruan Durangon Bilborako trena hartu dutenak Zornotzan geldirik egon dira ordu eta erdian. 08:45ean hasi dira berriro mugitzen. Zornotzara heltzean Durangorako trena arazo barik igaro da, baina Bilborakoa geldirik egon da ezin zituztelako erreiak aldatzeko orratzak mugitu elurraren eta hotzaren ondorioz.