Beira birziklatzearen garrantzia lau haizetara zabalduko dute Zornotzan

Joseba Derteano 2018ko ots. 22a, 16:15

Triziklo berezi banaren gainean ingurumen-hezitzaile bi Zornotzako kaleetan ibiliko dira bihar beira birziklatzeak duen garrantzia azpimarratzen.

Bihar 16:30ean Larrea eskolaren inguruan izango dira. Ondoren, Zelaieta parkerantz abiatuko dira eta handik Andra Mari plazara arteko bidea egingo dute. Herritarrekin aurrez aurre berba eginez kontzientziazioan eragitea da helburua.

Trizikloak jolas parte hartzailez eta informazio panelez hornituta daude. Paneletan birziklatze prozesuan herritarren partaidetzak duen garrantzia azpimarratuko da eta ontzi berdeetan beirazko ontziak bakarrik utzi behar direla gogoratuko da, hau da, botilak, poteak eta flaskoak.

‘Pedalei eragiten birzikletaren alde’ Zornotzako Udalak eta Ecovidriok elkarlanean antolatu duten kanpaina da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!