Athletic taldeak jokatzen duen San Mames futbol zelaia eta bertan dagoen museoa bisitatu dituzte 20 bat adinekok. “Athletic gure zentroetako adinekoengan errotuta dago eta bisitak onurak dakarzkie: adorea ematen die, oroitzapenak sorrarazten dizkie eta bizitzako sentimenduak eta pasadizoak gogorarazten dizkie”, adierazi du Igurkoko zuzendari Maria Jose Arenazak.