Zornotzako saskibaloi topaketan 23 taldetako 125 gaztetxok parte hartuko dute

Joseba Derteano 2018ko ots. 7a, 08:00

Saskibaloia protagonista dela, 2008tik aurrera jaiotakoei bideratutako jaia antolatuko du zapatuan Zornotza ST-k.

Topaketa Larrea kiroldegian egingo dute, 10:00etatik 15:00etara. Saskibaloia askotariko jolasen eta partiduen erdigune izango da 2008 eta 2012 urteen artean jaiotako gaztetxoentzat eta gurasoek ere parte hartu ahal izango dute seme-alabekin batera. Esaterako, 2012an jaiotakoentzat eta euren gurasoentzat jaurtiketa lehiaketa bat antolatuko dute: minutu batean hainbat tokitatik baloia uztaira jaurti eta saskiraketa gehien lortzen dituenak irabaziko du. Denentzat egongo dira opariak.

Parrillada eta magia ikuskizuna dira topaketako beste osagai batzuk.

Guztira 23 talde etorriko dira:  Basauriko San Jose, BSK, Ibaizabal, Kirikiño, Maristak, Begoñazpi, Tabirako, Tabirako Jesuitak, Laudio Sugarrak, Zornotza ST…

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!