Azken hileetako emaitza txarren ondorioz, Tenerifek entrenatzailea aldatzea erabaki du. Jose Luis Marti badoa eta Joseba Etxeberria eseriko dute aulkian. Elgoibartarrak aurtengoa zuen lehen urtea Amorebietan. Horrela, Bigarren B Mailatik Bigarren Mailarako saltoa emango du entrenatzaile eta jokalari ohi elgoibartarrak. Amorebietak agur mezu bat argitaratu du sare sozialetan. Etxeberriari "eskerrak" ematen dizkio erakutsi duen "prefesionaltasunagatik, gertutasunagatik" eta klubarekiko erakutsi duen "babesagatik".
Amorebietak etxeko baten apustua egingo du geratzen diren partiduetan. Xabi Sanchezek zuzenduko du talde nagusia. Amorebietan futbol jokalaria izana da. Bigarren edo hirugarren entrenatzaile lanak egin ditu azken urteetan eta erregional mailako taldea entrenatzen zebilen aurten. Kluba eta jokalariak ondo ezagutzen dituelako egin dute bere aldeko apustua. Taldeak azken boladan daraman dinamika positiboarekin jarraitzeko pertsona aproposa dela uste dute.
Tenerifek Etxeberriaren fitxaketa iragartzeko zain daude Sanchezena ofizial egiteko.