Mutil bati burua zabaltzeagatik atxilotu egin dute zornotzar bat

Anboto 2018ko ots. 4a, 12:00

Bart gauez 29 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, beste bati jo eta zauriak sortzea egotzita.

Lekuko batek ohartarazi ostean agertu ziren ertzainak Txiki Otaegi kalean, 03:00etan. Zaurituak puntuak behar zituela ikusi, eta anbulantzian eraman zuten. Gero, inguruko taberna batean topatu zuten ustezko erasotzailea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!