Zornotzako Konbenio plazan batuko dira, 13:45ean. Bertan, abesbatza bakoitzak bere koplak abestuko ditu eta ondoren denak elkarrekin ariko dira. Baserritarrez jantzita joateko deia egin dute. Santa Agenda koplak abestu ostean luntx bat prestatuko dute Herriko Plazan.
Andra Mari ikastolakoak ere irtengo dira
Andra Mari ikastolakoek ere domekan Santa Ageda koplak abesten ariko direla iragarri dute. Ikastolako langileak, ikasleak, irakasleak, ikasle ohiak, gurasoak… ibiliko dira abesten. 11:00etan Kalbario Plazan batu eta txistularien laguntzarekin kalejiran irtengo dira. Bukaeran, udaletxeko plazatik, elkarrekin Harrison parkera joango dira eta salda zein txorizo pintxoak eskainiko dituzte. Euskal jantziak eta zapiak jantzita joateko deia egin dute.