Gaur 70 urte, 1948ko urtarrilaren 30ean, Mahatma Gandhi hil zuten eta 1964.az geroztik egun hori bakearen aldeko eskola eguna moduan izendatuta dago. El Carmelo ikastetxekoak, orain hiru abiatutako ohiturai jarraituz, hainbat ekintza egin dituzte gaur egun horren harira. Esaterako, 400 ikaslek eta Jose Maria Azkuna egoitzako nagusiek bakearen aldeko puxikak askatu dituzte Zornotzako zerurantz.
Beste hainbat ekimen ere egin dituzte Zelaieta parkean; esaterako, eskola lasterketa bat. Save the Children Gobernuz Kanpoko Erakundeagaz elkarlanean antolatzen dute lasterketa. “Batzen dugun diruagaz herrialde txiroei laguntzea da helburua, besteak beste, elikagaiak, txertoak eta hezkuntza-baliabideak izan ditzaten”, adierazi du El Carmeloko zuzendari Jon Rojasek.