Zornotzako V. Maketa Lehiaketan parte hartzeko izen-ematea, zabalik

Aritz Maldonado 2018ko urt. 18a, 15:41

Martxan dago Zornotzako V. Maketa Lehiaketan izena emateko epea. Hiru sari banatuko dituzte: 1.500 euro talderik onenarentzat, 500 euro euskarazko abesti onenarentzat, eta Zornotzako jaietan jotzeko aukera.

Izena emateko azkeneko eguna otsailaren 28a izango da (20:00ak baino lehenago). Lehiaketa diskorik argitaratu gabeko taldeei zuzendurik dago. Iazko edizioan Durangaldeko The Van taldeak irabazi zuen lehiaketa, eta 1.500 euroko saria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!