Emakume Nekazari eta Artisauen azokan parte hartzeko izen-ematea hasi dute Zornotzan

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 15a, 15:00

Zornotzako Udalak martxoaren 3an egingo den Emakume Nekazari eta Artisauen XXI. Azokan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu du.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren, martxoaren 8aren inguruan, Euskal Herriko hainbat lekutatik etorriko dira emakumeak produktu aukera zabalarekin: ogia, gozogintza, marmeladak, fruta-gozokiak, barazkiak, zeramika, arropak edota birziklatutako osagarriak.

Izena emateko epea gaur zabaltzen da, otsailaren 9era bitartean zabalik egongo da. Azokan ikusgai izango diren produktuak emakumeek eginak izango dira eta emakumeek izango dituzte ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!