Batzokietan egindako pintadekin Ezker Abertzaleak zerikusirik ez duela dio Sortuk

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 15a, 12:06

Bariku gauetik zapatu goizera hainbat batzokitan pintadak egin zituzten, tartean Zornotzako Batzokian. EAJko kideek Ezker Abertzalearen edo ingurukoen aldetik erasoen "inolako erantzunik ez" zutela jaso salatu zuten, eta Sortuk Ezker Abertzaleak "inolako zerikusirik ez duela izan" adierazi du.

"Gertaera horiek Ezker Abertzalearen ildotik eta gogoeta politikotik kanpo daude, eta hori EAJk badaki. Horrexegatik, berriro ere Ezker Abertzalea ez interpelatzeko eskatzen diogu", adierazi dute Sortuko kideek.

Bestalde, Sortukoek jeltzaleei eskatu diete gertaera hauek ez erabiltzeko zapatuko manifestazioan parte hartu ez izana justifikatzeko. "EAJk eskubide osoa du ez atxikitzeko edo ez joateko mobilizazio horretara zein beste edozeinetara. Baina ez da bidezkoa, mobilizazioaren egunean bertan izandako gertaera batzuk direla eta, aldez aurretik erabakitako ausentzia justifikatzen saiatzea", bukatu dute.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!