EAJk batzokietan egindako pintadak salatu ditu

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 14a, 11:15
Arrigorriagako batzokian egindako pintada

Zornotzako batzokian ere egin zituzten pintadak.

Bariku gauetik zapatu goizera hainbat batzokitan egindako pintadak salatu ditu EAJk. Jeltzaleek prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, hainbat batzokik "erasoak" jasan zituzten, tartean Zornotzakoak. "EAJren kontrako irain larriak irakurri ditugu, besteak beste alderdi jeltzaleari faxista deitzen diotenak", adierazi dute EAJkoek. 

Bestalde, Euzkadi Buru Batzarrak eta Bizkai Buru Batzarrak Ezker Abertzalearen edo ingurukoen aldetik erasoen "inolako erantzunik ez" dutela jaso eta "sabotajearen" egileak publikoki gaitzestea eskatu diete. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!