Bikarte elkarteak Errusia eta Bielorrusiako umeak hartzen ditu; baldintza txarretan, edota umezurtztegietan bizi diren umeak izaten dira gehienetan. Sarrera doakoa izango da, eta kontzertura bertaratutakoen artean diru-bilketa egingo da.
Bestalde, bihar arte ikusgai egongo da Zelaieta Zentroan "Cruce de Caminos" erakusketa. Iñaki Izquierdok Bielorrusian egindako argazkiak biltzen ditu erakusketa honek. Txernobilgo istripuaren eragina eta lurraldeko pobrezia jasotzen dituzte argazkiek.