Euriteek ez dute nabarmentzeko kalterik eragin Zornotzan udalaren esanetan

Joseba Derteano 2018ko urt. 12a, 13:28

Udalak egindako balorazioaren arabera “uneoro normaltasuna” nagusitu zen atzo.

Herritik igarotzen diren errekak asko hazi zirela azaldu dute ohar batean, baina ez zutela nabarmentzeko kalterik eragin.

Inzidentzia bi aipatu dituzte. Batetik, Zubipunte eta Zubikurtze artean ur poltsa bat sortu zen, kalea moztera behartu zuena. Bestetik, Jauregizar auzoan, San Martin inguruko erreka hazi egin zen eta gainezka egin zuen. Gauerako egoera normalizatu zela eta udaleko brigadakoek ingurua garbitu zutela azaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!