Saioen irizpide nagusia, ondo pasatzea izango da antolatzaileen arabera "nork bere erara parte hartz eta bakoitzaren nortasunarekiko begirunea" edukiz, eta esan bezala, helburua umeengan irakurzaletasuna eta liburuak ezagutzeko gogoa piztea izango da. Bide batez, afektibitatea, irudimena eta hizkuntza bezalako gaitasunak landuko dira.
Urtarrilaren 17a arte egongo da zabalik izena emateko epea; 19an hasiko da tailerra, eta guztira, bederatzi saio izango dira, urtarrila eta martxoa bitarteko ostiraletan. 3-4 urte eta 5-7 urte bitarteetako umeentzako eta gurasoentzako izango da.